XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); baina, horren ordainetan, baita euskarazko administrazio-jardunaren zabalkunde horretarako ezin egokiagoko tresna gertatu ere luzarora.
Lan-prozedura honetan txertatu beharko dira, geroz eta sarriago, terminologiazko laguntzabideak eta xede-finkapenak: langune eta harreman-sare euskaldun horiek zabaldu eta indartu ahala sortuko diren beharrei, eta kaleratuko diren emaitzei, atentziorik handienaz kasu egin beharko die euskal burolektoaz kezkaturiko terminologoak.
Hor ikusten dut nik, inon baino areago,
Ez daukat, aurreko pauso horiek gorpuztuz eta bideratuz doazen artean, egokitzapen-fase hau nola eratu beharko litzatekeenaz hain eritzi garbia.
Eneko Oregik eskaini digun antolamendu-eredua posibleetariko bat da, noski, eta pentsatzekoa da oraindainoko ibiliaren eskarmentuaz egina izango duela.
Zeinahi bide hartzen dela ere, hiru baldintza eskatuko nizkioke nik horrelako langintza bati: a) Euskaltzaindiaren gidaritzaz jardutea: guztioi komeni zaigu, horrelakoetan, teilatu bakar baten babesean jardutea eta, elkarren arteko tirabirak bestela ezin konponduzkoak gertatuko balira, azken instantzia amankomun bat eskueran izatea.
Are gehiago administrazio-euskararen terminologia Autonomi Elkartera soilik zabaltzekoa ez litzatekeenez; b) formula paraleloak baztertzea: ahal delarik bi elkarte edo lantalde, alegia, langintza berean ez jartzea.
Zirt-edo-zarteko erabakia hartu aurretik puntu hau gehixeago aztertzea mereziko luke, nolanahi ere; c) administrazio-alorreko terminologia egokitu eta finkatzeko bideak jartzerakoan
Aurreko puntuetan, terminologiaren ikuspegi soziolinguistiko hori aipatzerakoan, esandakoak erizpide gidari izan behar luke hartarako, nere ustez.
Badugu honetan lehendik, neroni tarteko naizela, puntu hau erraxegi